Mezuak

ARTIKUTZA

Irudia
AURREKO ASTELEHENEAN, ARTIKUTZARA JOAN GINEN BI EGUN PASATZERA.  OSO ONDO PASA GENUEN!!!.  GOIZEAN, 5Km OINEZ IBILI GINEN HERRIRAINO ETA MAIRU-BARATZAK IKUSI GENITUEN. HAN BERTAN BAZKALDU ETA JOLASTU ONDOREN, SUGE BAT IKUSI GENUEN.  5ETAN ERREKAKO URA AZTERTU GENUEN, BUSTI BUSTI EGIN GINEN!!!  GAUEAN,  LINTERNEKIN MENDI BUELTA EGIN GENUEN ETA 4 ZAPO IKUSI IKUSI GENITUEN.   HURRENGO EGUNEAN HERRITIK PISTEN JOLASA EGIN GENUEN ETA BAZKALDU ONDOREN ETXERA!!!! ZORAGARRI PASA GENUEN!!!  

MENDUKILO KOBAZULOA

Irudia
 Kaixo lagunak, Aurreko ostiralean, 3. eta 4. mailako neska-mutilok irteera bat egin genuen Mendukilo kobazulora. Primeran pasa genuen Scape-roomeko enigma eskuratzen eta Mendukilo kobazuloko bisitan pila bat ikasi genuen. Hemen dituzue irteerako argazkiak. Argazkiak ikusi

IPUIN KONTALARIAK

Irudia
 Kaixo lagunok, Aste hauetan zehar, mundu osoko ipuin ezberdinak irakurtzen egon gara 4. mailan. Horietako batzuk aukeratu, kontatu eta grabatu ditugu. Ipuinak entzuteko, klikatu bakoitzaren gainean.  Lan handia egin dugu, espero dugu zuen gustoko izatea! Aurkezleak Basamortuko ipuina (ipuin sufia) Beldurrik gabeko jauna (Ipuin mexikarra) Filipides eta maratoia (Ipuin greziarra) Lapikoa bete gatz (Ipuin australiarra) Basoko otsoa (Ipuin judua)

ULIAKO BARATZAK

Irudia
Kaixo lagunok! Aste honetan Uliako baratzetan egon ginen LH3 eta LH4ko neska-mutilak. Haziak erein, landareak landatu eta komposta egiten ikasi genuen. Nahiz eta hotz handia egin, primeran pasa genuen! Argazkiak ikusi

ARTIKUTZAKO IRTEERA LH3

Irudia
  Kaixo Lagunok! Aurreko astean 3. mailako neska-mutilak Artikutzan egon ginen 2 egun pasatzen. Asko gustatu zitzaigun lekua, eta gainera asko ikasi eta primeran pasa genuen! Hemen duzue irteerako argazkien bilduma, gozatu argazkiekin! ARGAZKIAK / FOTOS

ANIMALIAK IKERTZEN

Irudia
Kaixo lagunak, Azken aste hauetan, 3. mailako neska-mutilok animalien inguruko ikerketa eta lanketa handiak egin ditugu. Ikasitako guztiarekin LAPBOOK bat osatu dugu. Hementxe duzue landutakoaren laburpena, bideo eta argazkiak. ENTZIKLOPEDIA eta BIDEOA

ULIAKO MENDI IRTEERA

Irudia
 Kaixo lagunak! Astelehenean mendi irteera bat egin genuen Ulia menditik zehar. Abentura asko bizi genituen eta primeran pasa genuen! Hementxe dituzue txangoko argazkiak, ikusi eta gozatu! ARGAZKIAK / FOTOS