Mezuak

ARTIKUTZA

Irudia
AURREKO ASTELEHENEAN, ARTIKUTZARA JOAN GINEN BI EGUN PASATZERA.  OSO ONDO PASA GENUEN!!!.  GOIZEAN, 5Km OINEZ IBILI GINEN HERRIRAINO ETA MAIRU-BARATZAK IKUSI GENITUEN. HAN BERTAN BAZKALDU ETA JOLASTU ONDOREN, SUGE BAT IKUSI GENUEN.  5ETAN ERREKAKO URA AZTERTU GENUEN, BUSTI BUSTI EGIN GINEN!!!  GAUEAN,  LINTERNEKIN MENDI BUELTA EGIN GENUEN ETA 4 ZAPO IKUSI IKUSI GENITUEN.   HURRENGO EGUNEAN HERRITIK PISTEN JOLASA EGIN GENUEN ETA BAZKALDU ONDOREN ETXERA!!!! ZORAGARRI PASA GENUEN!!!  

MENDUKILO KOBAZULOA

Irudia
 Kaixo lagunak, Aurreko ostiralean, 3. eta 4. mailako neska-mutilok irteera bat egin genuen Mendukilo kobazulora. Primeran pasa genuen Scape-roomeko enigma eskuratzen eta Mendukilo kobazuloko bisitan pila bat ikasi genuen. Hemen dituzue irteerako argazkiak. Argazkiak ikusi

IPUIN KONTALARIAK

Irudia
 Kaixo lagunok, Aste hauetan zehar, mundu osoko ipuin ezberdinak irakurtzen egon gara 4. mailan. Horietako batzuk aukeratu, kontatu eta grabatu ditugu. Ipuinak entzuteko, klikatu bakoitzaren gainean.  Lan handia egin dugu, espero dugu zuen gustoko izatea! Aurkezleak Basamortuko ipuina (ipuin sufia) Beldurrik gabeko jauna (Ipuin mexikarra) Filipides eta maratoia (Ipuin greziarra) Lapikoa bete gatz (Ipuin australiarra) Basoko otsoa (Ipuin judua)

ULIAKO BARATZAK

Irudia
Kaixo lagunok! Aste honetan Uliako baratzetan egon ginen LH3 eta LH4ko neska-mutilak. Haziak erein, landareak landatu eta komposta egiten ikasi genuen. Nahiz eta hotz handia egin, primeran pasa genuen! Argazkiak ikusi

ARTIKUTZAKO IRTEERA LH3

Irudia
  Kaixo Lagunok! Aurreko astean 3. mailako neska-mutilak Artikutzan egon ginen 2 egun pasatzen. Asko gustatu zitzaigun lekua, eta gainera asko ikasi eta primeran pasa genuen! Hemen duzue irteerako argazkien bilduma, gozatu argazkiekin! ARGAZKIAK / FOTOS

ANIMALIAK IKERTZEN

Irudia
Kaixo lagunak, Azken aste hauetan, 3. mailako neska-mutilok animalien inguruko ikerketa eta lanketa handiak egin ditugu. Ikasitako guztiarekin LAPBOOK bat osatu dugu. Hementxe duzue landutakoaren laburpena, bideo eta argazkiak. ENTZIKLOPEDIA eta BIDEOA

ULIAKO MENDI IRTEERA

Irudia
 Kaixo lagunak! Astelehenean mendi irteera bat egin genuen Ulia menditik zehar. Abentura asko bizi genituen eta primeran pasa genuen! Hementxe dituzue txangoko argazkiak, ikusi eta gozatu! ARGAZKIAK / FOTOS

IPUIN KONTALARIAK

Irudia
Hemen dituzue LH4 ko ikasleak ipuin kontalari lanak egiten. Ipuin mordoa irakurri dugu azkenaldia eta hona hemen gure aukeraketa. Egin klik irudian eta entzun zeinen ongi kontatzen ditugun ipuinak  Otxoa eta ardia (Ipuin Sufia)                            Lapiko bete gatz (ipuin australiarra)                                                                                                  K upe eta olagarroa ( ipuin maoria)                              Filipides eta Maratoia (ipuin greziarra)        ...

ESPLORATZAILEAK IZAN GARA ETA MUNDUA EZAGUTU DUGU

Irudia
Gai honekin izugarri ondo pasatu dugu, munduan zehar bidaitzen, esploratzaileak ezagutzen eta izaten, animalia eta landareak aztertzen  eta munduko txoko ezberdinetako ipuin eta kondairak bizitzen. Hemen uzten dizkiuzegu gure argazkitxo batzuk eta esploratzaile ezagunen aurkezpenak. Egin klik argazkietan eta ezagutu pertsona hauen abenturak!                                              Juan Sebastian Elkano                          Charles Darwin                            Roald Amudsen                                                                 ...

ARDITURRIKO MEATEGIAK

Irudia
Kaixo lagunak, Aurreko ostiraleaan, Arditurriko Meategietara irteera egin genuen. Egun bikaina igaro genuen: Orientazio jolasa, meategietara bisita, bazkaria eta mendi-txangoa. Primeran pasa eta asko ikasi genuen meategi eta mineralei buruz!         ARGAZKIAK IKUSI

Uliako Baratzak

Irudia
Eguerdi on!  Aurreko astean, 3. eta 4. mailako neska-mutilok Uliako baratzetan egon ginen, gure barazkiak landatu eta compos ta prestatu genuen. Asko ikasi eta primeran pasa genuen!   Argazki gehiago / Más fotos

IRAKURRI ETA GOZATU

Irudia
Beroa iritxi zaigu eta aukera paregabea izan dugu fresko fresko jolastokian irakurri eta ipuin zoragarri honetaz gozatu dugu.                     

ANIMALIAK

Irudia
HIRUHILABETE HONETAN ANIMALIAK ERE LANDU DITUGU  

URAREN ZIKLOA ETA PAISAIAK LH3

Irudia
  Honelako maketak egin ditugu uraren zikloa ezagutu,  paisaiak landu eta dena ikasteko. Gustatzen al zaizue?

GABONETAKO KONTSUMOA

Irudia
  Gabonetako oporretan, kontsumoa igo egiten da etengabe. Gizakiok, opari gehiago erosten ditugu, bazkari asko egin, bidaiatu, gabonetako argiak piztu… diru gehiago gastatzen da orokorrean. Hau azpimarratzeko, hainbat ikerketa egiten dira urtero, zenbait datu aztertu, grafikoak egin… kontsumoa nola igotzen den argi ikusteko. Gu honetan ikertzen ibili gara buru-belarri eta hemen dituzue ikusgai guk egindako aurkezpenak, zuek ere kontutan izan ditzazuen gure aholkuak! Orain disfrutatu oporrak eta EGUBERRI ON! GABONETAKO KONTSUMOA LANAK

LH 4 TALDEA - LORONTZIAK EGITEN TAILERRETAN

Irudia
 Arratsalde on! / Buenas tardes! Aurreko Ostiralean tailerretan lorontziak egin genituen eta gaur apaintzen ibili gara. Begira zer lorontzi politak egin ditugun! Asteburu ona izan! / Buen fin de semana!

MATER MUSEOA ETA ULIAKO LORE BARATZAK IRTEERAK

Irudia
 Egun on, / Buenos días, Ostiralean 4. Mailako ikasleak Mater Museoan izan ginen arrantzaleen, itsasontzien, arrantza tekniken... inguruan informazioa ikusi eta jasotzera. Oso ongi pasa genuen bai ikasleok baita irakasleok ere! Atzo, Astelehena berriz, Uliako Lore Baratzeetara joan ginen. Bertan hazi mota desberdinak, landareen atalak... ikusteaz gain, konposta nola egiten duten azaldu ziguten. Horretaz gain, tipulinak ere landatu genituen. Oso ongi pasa genuen! Jarraian agertzen diren esteketan, ikus ditzazkezue irteeretako zenbait argazki. MATER MUSEOA ULIAKO LORE BARATZAK LH 4 TALDEA

LH 4- HARRAPATU BANDERA!

Irudia
 Arratsalde on!  Aurten zinemaldira joateko aukerarik izan ez dugunez, zinemaldia ekarri dugu gelara! Harrapatu bandera filma ikusi genuen pasa den Ostegunean eta asko gustatu zitzaigun gainera. Hurrengo egunean Tailerretan filmaren inguruko eskulana egin genuen. Begira ze polita gelditu zitzaigun! LH 4 TALDEA Buenas tardes! Este año como no hemos podido ir al festival de cine, lo hemos traido a nuestra clase! El Jueves pasado vimos la película Harrapatu Bandera y nos gusto mucho. Al día siguiente, el Viernes, en la clase de talleres hicimos el siguiente poster relacionado con la película. Mirad que bonito nos quedó! LH 4 TALDEA

GURUTZEGRAMAREN ERANTZUNAK / SOLUCIONES DEL CRUCIGRAMA

Kaixo ekipo!    Hemen bidaltzen dizkizuet Ekainaren 8a eta 12a bitarteko astean jarritako igarkizunez beteriko gurutzegramaren erantzunak (gaztelera).   Azken txanpa, ostiralean oporrak!!! Kaixo ekipo!  Aquí os envío las soluciones a las adivinanzas del crucigrama de la semana del 8 al 12 de Junio (lengua castellana). ¡¡¡Esprint final, el viernes vacaciones!!! ERANTZUNAK / SOLUCIONES: televisión; gasolinero; ascensor; cangrejo; ajedrez; tiovivo; plátano; abuela; zapato; araña; horas; dado.

LH 3 - AZKEN ASTEKO LANAK

Egun on! Zer moduz asteburua? Ondo espero dut. Azken astea iritsi zaigu eta honekin batera Astelehenero bezala aste honetako taula bidaltzen dizuet: TAULA Eskerrak eman nahi dizkizuet nire gelako haur guztiei, baita gurasoei ere, prozesu hau errazteagatik eta denon etxetik egin duzuen lan guztiagatik. Plazer bat izan da zuekin egotea! Amaitzeko gogoratu Ostiralean azken bideodeia dugula, espero dut denok sartzeko aukera izatea, Bingoa egingo baitugu! Lukak ere magiako trukoren bat prestatu digu eta besteok ere aukera izango duzue agurtzeko zerbait berezia egin nahi izan ezkero. Besterik gabe espero dut udako oporrez gozatzea merezi duzue eta! Besarkada handi bat, Nekane ___________________________________________________________________________ Buenos días, Que tal el fin de semana? Espero que bien. Ha llegado la última semana y con ello os mando la tabla de esta semana como todos los Lunes: TABLA Quiero daros las gracias a todos los alumnos, y a todos los padr...