Mezuak

IRAKURRI ETA GOZATU

Irudia
Beroa iritxi zaigu eta aukera paregabea izan dugu fresko fresko jolastokian irakurri eta ipuin zoragarri honetaz gozatu dugu.                     

ANIMALIAK

Irudia
HIRUHILABETE HONETAN ANIMALIAK ERE LANDU DITUGU  

URAREN ZIKLOA ETA PAISAIAK LH3

Irudia
  Honelako maketak egin ditugu uraren zikloa ezagutu,  paisaiak landu eta dena ikasteko. Gustatzen al zaizue?

GABONETAKO KONTSUMOA

Irudia
  Gabonetako oporretan, kontsumoa igo egiten da etengabe. Gizakiok, opari gehiago erosten ditugu, bazkari asko egin, bidaiatu, gabonetako argiak piztu… diru gehiago gastatzen da orokorrean. Hau azpimarratzeko, hainbat ikerketa egiten dira urtero, zenbait datu aztertu, grafikoak egin… kontsumoa nola igotzen den argi ikusteko. Gu honetan ikertzen ibili gara buru-belarri eta hemen dituzue ikusgai guk egindako aurkezpenak, zuek ere kontutan izan ditzazuen gure aholkuak! Orain disfrutatu oporrak eta EGUBERRI ON! GABONETAKO KONTSUMOA LANAK

LH 4 TALDEA - LORONTZIAK EGITEN TAILERRETAN

Irudia
 Arratsalde on! / Buenas tardes! Aurreko Ostiralean tailerretan lorontziak egin genituen eta gaur apaintzen ibili gara. Begira zer lorontzi politak egin ditugun! Asteburu ona izan! / Buen fin de semana!

MATER MUSEOA ETA ULIAKO LORE BARATZAK IRTEERAK

Irudia
 Egun on, / Buenos días, Ostiralean 4. Mailako ikasleak Mater Museoan izan ginen arrantzaleen, itsasontzien, arrantza tekniken... inguruan informazioa ikusi eta jasotzera. Oso ongi pasa genuen bai ikasleok baita irakasleok ere! Atzo, Astelehena berriz, Uliako Lore Baratzeetara joan ginen. Bertan hazi mota desberdinak, landareen atalak... ikusteaz gain, konposta nola egiten duten azaldu ziguten. Horretaz gain, tipulinak ere landatu genituen. Oso ongi pasa genuen! Jarraian agertzen diren esteketan, ikus ditzazkezue irteeretako zenbait argazki. MATER MUSEOA ULIAKO LORE BARATZAK LH 4 TALDEA

LH 4- HARRAPATU BANDERA!

Irudia
 Arratsalde on!  Aurten zinemaldira joateko aukerarik izan ez dugunez, zinemaldia ekarri dugu gelara! Harrapatu bandera filma ikusi genuen pasa den Ostegunean eta asko gustatu zitzaigun gainera. Hurrengo egunean Tailerretan filmaren inguruko eskulana egin genuen. Begira ze polita gelditu zitzaigun! LH 4 TALDEA Buenas tardes! Este año como no hemos podido ir al festival de cine, lo hemos traido a nuestra clase! El Jueves pasado vimos la película Harrapatu Bandera y nos gusto mucho. Al día siguiente, el Viernes, en la clase de talleres hicimos el siguiente poster relacionado con la película. Mirad que bonito nos quedó! LH 4 TALDEA